XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berarentzat, gizona zen, miriada bat bizitza desberdin, eta beste miriada bat sentsazio ezberdin zituen gauza, bere barrenean pasioaren eta pentsamenduaren ondore estrainoak jasaten zituen izaki multiforme eta konplexua, eta zeinen haragia, heriotzaren gaitz nazkanteak usteltzen baitzuen.

Ikaragarri gustatzen zitzaion, bere basetxeko erretratu galeria hotz eta biluzi hartan ibiltzea, eta beren odola eman zioten haien erretratuei begiratzea, haien odola baitzebilkion bere zainetan.

Han zen Philip Herbert, Francis Osborne-k, bere Ingelesez. Errege James eta Elizabeth erreginaren erresumen gaineko memoriak honela deskribatzen zuen hura: bere aurpegi ederraren kausaz, Gorteak laztandu egin zuen, ez zion ordea, edertasun horrek luze iraun.

Herbert gaztearen bizimodu bera ote zen, berak batzutan zeramana?

Germen pozointsu estrainoren batzu, gorputzetik gorputzera arrastatzen joan ote ziren, harik eta berezkoa zuten hura aurkitu zuten arte?

Grazia hondatu haren oroimen ahulen bat izan ote zen, Basil Hallwarden estudioan, bapatean eta arrazoi ezagunik gabe ia, bere bizitza horrenbeste aldarazi zuen orazio zoro haren ahozkatzera eragin ziona?

Hemen, urrezko bordatuak zituen alkondara gorriz, eta lepo aurrea eta esku muturreak ertz urreztatuez eginda zituen beroki harri bitxiz jositako hartaz jantzita, zegoen Sir Anthony Sherard, bere harmadura zilar-eta-beltz hura behekaldean pilatuta ageri zuela.

Zein izan ote zen gizonezko honen ondarea?

Napoles-ko Giovanna-ren maitale honek utzi ote zion, pekatu eta lotsazko ondore hura?

Bere ekintzak, hildako hark benetan egitera ausartu ez, eta ametsetan egiten zituen kontuak bakarrik ote ziren?